XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beltzak E. H. kolonizatua izan zela dio lehengo mendean, Espainia eta Ingalaterrako Indarrak suntsitu zituela euskal erakunde guztiak, berriak ezarriaz.

Han erabiltzen diren kontzeptuak behar bada harrigarri gertako zaizkigu; esate baterako, Euskal Herria kolonia dela esatea gehiegikeria dela diote batzuk.

Saioak 2.ean barra egiten dute Euskal Herria kolonia dela esaten duelako; haientzat koloniatan taparraboekin ibili behar da; itxurari bakarrik begiratzen diote, ez dira baldintza ekonomikoak aztertzera joaten, kolonia bat motibatzen dutenak.

Marxisma eta problema nazional arazoa Euskal Herrian (2) Marxisma eta problema nazional arazoa Euskal Herrian. Paulo Iztueta eta Jokin Apalategi. Liburu hontan ez da defendatzen posizio kolonialista baizik.

Badirudi herri bat itsasoan sartuta badago, kolonia dela; baina metropolira erantsirik badago ez da ia kolonia.

Hemen ere ez dira kolonia batetako explotazio eta produkzioko harreman materialak aztertzen.

Aztertzeko bi era hauek benetan metafisikoak dira, niretzat; ez doaz materialki aztertzera; baizik azaleko itxurak aztertuko dira.

Klase azterketa egiten dugunean, egintzako harremanak aztertzen saiatzen gara; bestela, Marxek esaten duen bezala, ez gara metodologia materialista bat erabiltzen ari.

Produkzio harreman hauetan, kapitalista sektorea aztertzen baldin badugu, langileria eta nagusiaren arteko harremanak aztertzen ditugu: nola langileak bere lan indarra saltzen dion kapitalistari, eta nola honek egintzako prozesuan jartzen duen gizon hau.

Gero, langileak gainbalio bat ematen du edo sortzen du, material batzuk transformatzen dituelarik.